Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Hasierako plana onartu

Bilera hasitakoan, lehenengo egin behar den gauza da hasierako plana aurkeztu eta parte hartzaileei komentarioak egiteko aukera eman.

Horretarako, oso modu argian azaldu behar da: fotokopiak eman daitezke baina, elkarrizketa errazteko, planaren sekzioak eta, hala badagokio, sekzio horien atal bakoitza barne hartuko duten taula edo kartoi mehe handien bitartez horman azal daiteke. Bideratzaileak edo ezinduak, hala nahi izanez gero eta ahal badu, planaren atal bakoitza irakurriko du, bertan jasota dagoen ordena jarraituz eta, kasu bakoitzean, bilerako parte hartzaileei argibiderik eman behar ote den edo zuzenketarik egin behar ote den galdetuko die, baita planari gehitu ahal zaizkion informaziorako elementu berriak daudela uste ote duten ere. Hala, “egiteke dauden gauzak” sekzioan jasotako alderdiren bati erantzuna emango zaio.

Pertsonak ezintasun nabarmenak dituenean, laguntzarako sekzioa luzea eta zehatza izango da eta gerta daiteke bileran dauden pertsona guztiek harekin ohitzeko beharra ez edukitzea. Kasu horietan, gai horien inguruko eztabaida atzera daiteke eta talde murriztuagorekin aurrerago jorratu (adibidez, laguntzarako langileekin bakarrik).

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.