Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea aitzindari izan zen, orain dela 20 urte baino gehiago, bai Euskadiko Autonomia Erkidego bai Estatu osoan arabar gizarte-zerbitzuen arreta-kalitatea ebaluatu eta bermatzera bideratutako prozesuak ezartzen eta etengabeko hobekuntza sustatzen. Aurreko bi hamarkadetan, konpromisoari leial jarraikiz, arduratu da izaera kualitatiboko metodo eta prozesuen saio eta ezarpenak gauzatzeaz, eta estandarizatuagoak dauden sistemek sustaturiko hobekuntzez harago, zentratzen dira artaturiko pertsonen bizi-kalitatean.
“Gizarte Zerbitzuen Arreta Kalitatea” izeneko atari honen xedea da aurrerabidea egiten jarraitzea zerbitzuen arreta hobetzean eta erabilgarri den tresna bilakatu nahi da xede hori betetzeko. Hori dela-eta, bere edukiak egituratzen dira ondorengo bi helburu nagusi hauen inguruan: