Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Informazioa biltzeko bideak

Prozesu honetan informazioa biltzeko hainbat bitarteko erabili daitezke, euren artean osagarriak direnak: behaketa, tresna teknikoen aplikazio (bereziki, eskalak edo testak) eta bilerak antolatzeari buruzko faseak. Horrez gain, laugarren formula bati zenbait denbora eskaintzea ere ezinbestekoa da –elkarrizketa-. Izan ere, nahiz eta horren formala ez izan, horren bidez, gainontzeko bitartekoei esker lortutako informazioa ez den informazio mota bat lortu daiteke eta, edonola ere, abian dagoen plangintzak hizpide duen pertsonari eta harremanen zirkulua osatzen duten pertsonei gehiago hurbiltzeko modu bat da. Haren berezitasunagatik, komeni da informazioa biltzeko modu hau modu zehatzagoan azaltzea.

Norekin hitz egin nahi den eta hautatutako pertsona bakoitzak eman ahal duen informazio mota zehaztu eta gero, pentsatu behar da, kasu bakoitzean zein den elkarrizketa aurrera eramateko modurik onena.

Atal honetan elkarrizketa bat mantentzeko oinarrizko hiru moduak deskribatzen dira. Kasu bakoitzean inguruabarretara eta pertsona bakoitzaren gaitasunetara hobeto egokitzen den modua aukeratu beharko da. Aukeratzen den modalitatea alde batera utzita, elkarrizketan honako galdera mota hauek saihestu behar dira, ez baitute informazio osagarririk ematen:

  • Galdera itxiak, hau da, bai edo ez erantzutea eragiten dutenak (i.e. partxisean ibiltzea gustatzen zaizu?) edo erantzun baztertzailea daukaten galderak (i.e. zer nahiago duzu fruta edo arroz esnea?).
  • Galdera erretorikoak, erantzun inplizitua daukatenak (i.e. hemen oso ondo pasatzen dugu, gurekin ondo pasatu nahiko zenuke?).
  • Hizketakideak galdera egiten duenari gustua egiteko erantzuna emateko aukera ematen duten galderak.

 

1. modua. Hauxe da norbaitekin hitz egiteko modurik errazenetako bat: egitura lineala, kronologikoa eta galdera irekiak mahaigaineratuz. Horrela, goizetik hasten da, jaikitzen den unetik eta pixkanaka-pixkanaka, egunean aurrera egiten da, denbora tarte horietako bakoitza nola pasatzen duen eta pertsonari zer gustatzen zaion eta zer ez zaion gustatzen jakiteko. Garrantzitsua da, hizketakidea interesduna edo ezintasunen bat duen beste pertsona bat denean batez ere, haren arreta mantentzen eta adierazi nahi duena irudikatzen duten pasadizoak kontatu ditzan saiatzea. Bestalde, ikuspegi hori pertsonaren inguruabarretara eta gaitasunetara egokitzeko prest egon behar da: pertsona guztiek ezin dute argi eta garbi azaldu zer iruditzen zaien ona edo atsegina eta zer txarra baina egunaren deskribapen zehatza egin dezakete eta, testuinguru horretan, erakargarritasun handiagoa edo txikiagoa adierazi.

 

2. modua. Elkarrizketa bideratzeko beste modu bat honakoan datza: aurreko moduan bezala hastean, egunean zehar aurrera eginez baina, aldi berean, pertsona berarentzako egun on bat edo egun txar bat irudikatzen duten pasadizoak kontatu ditzan aukerak sortzean eta pertsona estimulatzean. Adibidez, elkarrizketa gosariarekin hasi bada, alderdi osagarriak edo gehigarriak ere jorratu daitezke, hala nola, kontatu dezake medikuak goxoak jateko debekua ezarri ziola diabetesa daukalako edo, oporretan, zukua eta ogi txigortua gurinarekin hartzea nahiago duela. Modu horretan, elkarrizketa trazadura linealetik eta abiapuntutik aldentzen da, beraz, parentesia behin amaituta, elkarrizketaren ildoa berrartu behar da, hari bideratzailera itzuliz, hau da, egunaren igarotzea, adibidez, “zer egin ohi duzu gosaldu eta gero?" galdetuz.

 

3. modua. Azken elkarrizketa estiloa honako hau da: naturalena baina zailena ere, elkarrizketa edozein galderarekin hastea, betiere, helburu berarekin, hau da, hizketakideak ondo ezagutzen duen alderdiei dagokienez, pertsonaren bizitzan garrantzitsua dena ezagutzea. Trebetasun handia behar da, elkarrizketaren jariakortasuna mantendu behar baita, jorratu nahi diren alderdien multzoa eta eguneko une jakin batzuei buruzko informazioa lortu nahi dela alde batera utzi gabe. Horrez gain, modu osagarrian, pertsonak ustekabean eman dezakeen edozein iruzkin edo informazioa gogoan hartu behar da.

Elkarrizketan zehar, hautatu den modalitatea edozein dela ere, zenbait alderdiri buruzko oharrak hartzea komenigarria da, bereziki, kontraesan posibleei buruzkoak edo elementu nahasgarrienei buruzkoak.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.