Informazioa erregistratzea eta plana etengabe ebaluatzea
Datorren idatz zatian ikusiko den bezala, garrantzitsua da planaren berrazterketa formalak aurreikustea, gutxienez sei hiletik behin. Halaber, horietan komenigarria da bere garaian, hasierako planaren ekintzen definizioan, parte hartu zuten pertsonek parte hartzea. Aldizkakotasun hori, ordea, ez da nahikoa planak bizirik jarraitzen duela, ekintza berriak sartzen direla eta inguruabarren bilakaerari egokitzen doakiola bermatzeko, beraz, ebaluazioak aldizkakotasun gehiagorekin egitea gomendagarria da.
Jarraian, erabilgarri izan daitezkeen jarraibide batzuk eskaintzen dira:
- Ebaluazioak planaren zati bati bakarrik eragin ahal dio.
- Plana aplikatzerakoan, ebaluazio partzialak egin daitezke. Horien helburua adostutako ekintza jakin batzuk bete diren edo bete ez diren egiaztatzea da. Interesgarria da horietan pertsonak berak, bere familiako kideren batek edo kasuaren arduradun gisa jarduten duen profesionalak parte hartzea. Oso sinpleak izan daitezke, hartutako ekintzek gai bati dagokionez eduki duten eraginari buruz pertsonak duen iritzia biltzea adibidez, edo senide batek duena erabaki hau edo bestea aplikatzeko zailtasunei dagokienez.
- Ezinbestekoa da plana aplikatzen duen taldeak egiaztatzea bere lana ebaluatzea erabilgarria dela, plana bizirik mantentze aldera.
- Plana martxan jartzerakoan lantaldeak bere burua antolatzeko modu egokienari buruz erabaki ahal duela oinarri hartuta, logikoa da, halaber, lortutako emaitzak berraztertzeko eta ebaluatzeko modu ezberdinak ere aplikatu ahal izatea. Talde batzuetan, profesionaletako bat izango da, egunero, adostutako ekintza ezberdinei buruzko informazioa erregistratzeko ardura edukiko duena eta taldearen aldizkako bileran hura aurkeztuko duena; beste batzuetan, ikuskapeneko funtzio hori taldearen arduradunarena izango da. Beste batzuetan, berriz, kide bakoitzari eska dakioke gai jakin bati edo planaren zati jakin bati buruzko informazioa biltzeko erantzukizuna gain har dezala eta lana gainbegiratzeko banakako bileren esparruan arduradunari informazio hori aurkez diezaiola eta harekin eztabaida dezala.
- Planak bizirik mantentzeko, ezinbestekoa da taldearen lan egiteko moduan sartzea eta, beraz, eragin nabarmena edukitzea lan egiteko moduetan, ikuskapena egiteko moduan, txanden antolamenduan eta, garrantzitsuena, taldeak pertsona hartzen duen eta harekin lan egiten duen moduan.
- Jarraibide batzuk lagungarri izan daitezke berrazterketa egituratze aldera:
- Planaren kopia bat hartu, formatu horizontalean (ikusi A eranskina), eta atal bakoitzean joan idazten eskura dauden elementu berriak. Elementu horiek pertsonaren izaerari, haren nahi edo lehentasunei, beldurrei, eta abarri buruzkoak izango dira. Ezagutza berri horiek oinarri izan daitezke une horretara arte erantzuteke zeuden gai batzuei erantzuteko, eta baita ekintza berriak definitzeko ere.
- Ikaste erregistro bat erabili. Egunero informazioa erregistratzeko modu bat da; bertan, jarduera bakoitzaren deskripzioari erantsi egiten zaizkio hura garatu zen testuinguruari buruzko datuak eta jarduera garatzeko moduari buruzkoak. Positiboak izandako alderdiak definitzeko saiakera egingo da, eta baita positibo izan ez zirenak eta, beraz, etorkizunean aldarazi beharko direnak definitzekoa ere. Hurrengo datuak jasotzen dituen taula bat osatu daiteke:
- Data
- Jarduera (zer, non, noiz, zenbat denboraz,
- eta abar)
- Nor zegoen han (langileak, beste batzuk, eta abar) Zerk funtzionatu zuen ongi jardueran? Zerk jarraitu beharko luke?
- Zerk ez zuen funtzionatu? Zer izan behar da ezberdin?
