Edukinera zuzenean joan

Liburutegia

SIIS Centro de Documentación y Estudios, Los derechos de los residentes y las especificidades del medio residencial. ¿Cómo compaginarlos?. Guía de recomendaciones prácticas para las residencias de personas mayores. Donostia-San Sebastián, SIIS Centro de Documentación y Estudios, 2003, 82 p.

Hitz klabeak

Atención individualizada, Derechos del usuario, Manuales, Organización y gestión, Personas mayores, Recomendaciones, Relaciones personales, Residencias

Laburpena

guía-Careaga Fundazioak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bitartez, Koaderno Teknikoen bilduma berri bat argitaratu zuen 2010. urtean, helburu argi batekin: gizarte-ekintzarekin eta esku-hartze sozialarekin zerikusia duten eremu guztietan eta bereziki erabiltzaileen bizi-baldintzak hobetzera bideratutako programa zein zerbitzuetan jardunbide egokien zabalkundean modu aktiboan eta zuzenean parte hartzeko konpromisoa indartzea.

Bigarren zenbaki honetan “Gizakien eskubideak eta egoitzen alorra, nola egin bateragarri?” Gida argitaratu du. Bertan, hainbat printzipio, irizpide, ideia eta urrats proposatzen ditu, jardunbide egoki gisa, adinekoen egoitzetan bizi diren pertsonen eskubideak eta premiak eta egoitzaren antolamendu-betebeharrak bateragarri egiten laguntzeko, etxe horiek berez dituzten kontraesanak leunduz, eta modu berezian leunduz norbanakoaren eta taldearen arteko aurkakotasuna, eremu pribatuaren eta publikoaren artekoa, bizitzeko lekuaren helburua betetzen duen eta lanlekuaren helburua betetzen duen egoitzaren artekoa.

Gida honek, Kalitatea Bermatzeko Prozesua – Kalitatea Zainduz sailarekin gertatu bezala (sail honen 1. zkia), adinekoen egoitzetan bizi diren pertsonen eskubideen errespetuan jartzen du arreta, eta oinarrizko eskubideei buruzko gomendioak antolatzen ditu, alegia: Duintasuna – Pribatutasuna – Autodeterminazioa – Hautaketa – Gogobetetzea eta nork bere burua gauzatzea – Eskubideen babesa, ezagutza eta defentsa. Gida erraz kontsultatzeko tresna izan dadin, zazpi eremutan antolatu dira bertako edukiak: alderdi materialak, arreta pertsonala, bizimodua, pertsonen arteko harremanak egoitzaren barruan, kanpoko ingurunearekiko harremanak, etxearen antolamendua eta funtzionamendua, eta lana bizitzeko ingurunean. Horietako bakoitzean, eremuari eragiten dioten gomendioak biltzen dira, eta gomendio horietako bakoitzean adierazten da zer eskubidetan eragin dezakeen jarraibide horrek.

Horren osagarri, eta edukien zabalkundea errazteko eta horien aplikazioa eraginkorra izan dadin profesionalentzat, langileek erabili ohi dituzten geletan ondo ikusteko moduan jartzeko –bulegoak, officea, bilera-gela–, kontuan izan dezaten beti eta jarduera guztietan premiazkoa dela erabiltzaileen eskubideak errespetatzea.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.