Discapacidad intelectual, Prisión, Delincuencia, Inclusión laboral, Intervención, Apoyo, Promoción de empleo, Planificación, Programas de inserción, Recomendaciones, Manuales, España
Espainiako Plena Inclusión erakundearen xedeetako bat da, preso daudenen eta preso ohiei arreta emateko programaren bitartez, adimen- edota garapen-ezgaitasuna duten pertsonek zigorrak espetxean ez betetzea. Horren ondorioz, askatasuna mantentzeko zigorren ordezko neurri alternatiboak eskaintzean lan egitea oinarrizkoa da; baita ere, askatasuna mugatzearen ordezko aukera gisara, pertsona hauen berariazko premietara egokitzen diren askatasun-mugaketak ezartzea.
Gidaliburu hau bost autonomia-erkidegotan garatu izandako proiektu pilotu batean oinarritzen da, eta horietan artatutako askatasunik gabe dauden edo egon diren pertsonekin garatu izandako arta-programak aintzat hartzen dituzte. Bereziki kolektiboa kaltebera da, ondoko larrialdi-faktoreak oso ohiko bizi dituztenak: prestakuntza eza, etxegabetasuna, sare sozialaren edo familiaren gabezia, osasun-arazoak, etab. Horren guztiaren arabera, enplegua lortzeko ibilbide pertsonalizatuez gain, bestelako bizi-eremuan oinarrizko diren beste arlo batzuetan premiako sostenguak izatea inplikatzen dira.