Rebollo, Ó., et al., Guía operativa de evaluación de la acción comunitaria. Barttzelona, Institut de Govern i Polítiques Públiques, Universitat Autònoma de Barcelona, 2016, 136 or.
Jarduera komunitarioaren aurrerabide eta eraginak neurtzea beti izan da erronka zaila, eta horrek ekartzen du neurtzea askotariko eragileen arteko erlazioetako prozesuen dinamizazioaren aldaketa, antolakuntza eta lanaren arloko eraldaketa, eta baita ere autonomiaren indartze eta sortzea norbanako, talde eta komunitateen arloan.
Bi urteren baitan, IGOP ekintza komunitariorako taldeak lanean jardun zuen Bartzelonako udaletxeak eskatutako “La Guía operativa d’avaluació de l’acció comunitària”-ren lanketan, eta horretarako kontuan hartu ziren gaiaren inguruko bai esperientzia ugari bai erreferentziazko profesional eta adituak. Argitalpena kaleratu zenetik urtebete igaro ondoren, gaztelerara itzuli eta argitaratu dute gidaliburu hau, izan ere, harrera bikaina izan zuen eta eskari ugari luzatu zituzten gazteleraz jarduten duten herrialdeetako ikertzaile, instituzio eta kolaboratzaileen eskutik.