Edukinera zuzenean joan

Tresna teknikoak

Agence Nationale de l’Évaluation et de la Qualité des Établissements et Services Sociaux et Médico-Sociaux. Qualité de vie en EHPAD (volet 1). De l'accueil de la personne à son accompagnement. Serie: Recommandations de bonnes pratiques professionnelles, Saint Denis, Agence Nationale de l’Évaluation et de la Qualité des Établissements et Services Sociaux et Médico-Sociaux, 2011, 70 p. 

TRESNA DESKARGATU

Frantziako Gizarte Zerbitzuak eta Zentroak eta Zentro Soziosanitarioak Ebaluatzeko Agentzia Nazionala (ANESM) mendekotasuna duten adinekoentzako egoitza zentroetan bizi kalitatea hobetzeko programa bat gauzatzen ari da 2011 eta 2012 bitartean. Programa hori gauzatzeko, praktika oneko lau eskuliburu osagarri argitaratuko dira. Dagoeneko argitaratu dira gomendioen lehen bi dokumentuak – Jarraian aipatutakoak eta, hurrenez hurren, erakundean sartzean eta eguneko jarduera planaren antolaketan zentratutakoak –, eta aurreikusten da 2012an gainerako biak argitaratuko direla, egoiliarren gizarte harremanei eta osasun egoeraren eta bizi kalitatearen arteko elkarreraginari buruzkoak. Jardunbide egokiari buruzko lehen eskuliburuak erakundean ondoz ondoko lau fasetan sartzeari heltzen dio: aldez aurreko erabakia hartzen laguntzea, erakundean bertan sartzea, harrera prozesua eta adineko pertsona egoiliarrari arreta emateko banakako plana egitea. Bigarren dokumentuan eguneroko jardueren antolaketari buruzko jardunbide egokirako jarraibideak ezartzen dira, bai egoiliarraren bizitza pribatuari buruzkoak, bai bizi den komunitateko gainerako kideekin eta arreta ematen dion profesional taldearekin duen harremanari buruzkoak. Bi eskuliburuetako bakoitzean ezarritako gomendioek egitura bera errepikatzen dute: lortu nahi diren helburuak, helburu horiek lortzera bideratutako ekintza posibleak, jardunbide oneko esperientzia ilustratuak eta laburpen gisako koadro bat kapitulu bakoitzaren amaieran.

Erlazionatutako bibliografia

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.