Castellanos, E., Protocolo para la atención a mujeres con discapacidad víctimas de violencia. Seriea: Generosidad, Género y Discapacidad 13, zkia., Madril, Fundación Cermi Mujeres, Ediciones Cinca, 2021, 102 or.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek laguntza integrala, psikologikoa, soziala eta juridikoa jasotzeko eskubidea dute, eta laguntza hori berariazko premiak kontuan hartuta bermatu behar da. Dokumentu honetan jarraibideak eskaintzen dira genero-indarkeriaren biktimentzat, eta, zehazki, ezgaitasuna duten emakumeei eta neskei arreta ematen dieten profesionalei, haien eskuartzea bideratzen laguntzeko. Tresna berritzaile bat da, eta ez bakarrik kolektibo horretan zentratzen delako, baizik eta dokumentu bakar batean jorratzen dituelako orain arte indarrean zeuden protokoloen ardatz diren sektore desberdinak (osasuna, polizia, gizarte-zerbitzuak). Tresna honek emakume eta neska horien berariazko premiak nola detekta daitezkeen azaltzen du, ezgaitasun mota bakoitzaren araberako kalitatezko arreta eskaintzeko oinarrizko jarraibideak deskribatzen ditu, eta eskuragarri dauden arreta-baliabideei buruzko informazio baliagarria eskaintzen du. Bukaeran, eragin politikorako zenbait gomendio eskaintzen dira, adibideko, berariazko makroinkestaren abian jartzea, laguntzaile pertsonalaren figuraren ezarpena, prebentzio- eta prestakuntza-kanpainen sustapena, edota, besteak beste, baliabide espezializatuen sareen irisgarritasuna bermatzeko eragina izatea.