Blanco, A., et al., Protocolo de intimidad y privacidad. El derecho a la sexualidad de las personas con parálisis cerebral. Madrid, Confederación ASPACE, 2021, 110 or.
Protokolo honen bitartez, garun-paralisia duten haur, nerabe, gazte eta helduen –emakumezkoen eta gizonezkoen– intimitaterako eta pribatutasunerako eskubidea bermatuko duten jardunbide egokiak sustatzeko eta segurtasun juridikoa emateko tresna bat eskaini nahi da.
Honen bitartez, eremuko profesionalek eta garun-paralisia duten pertsonen familiek/senideek sexualitateari behar bezala arreta, heziketa eta laguntza ematen lagun dezaten gako eta orientabideak ematen dira. Norabide berari helduz, bizitza-proiektuan garun-paralisia duten pertsonei lagun eginez, modu koordinatu batean eginez, eta inplikatuta dauden bestelako eragileekin eginez (bestelako profesionalak, boluntarioak, instituzioak…) haien eskubideak egikaritu ahal izateko eta egiazko eta eraginkorra den gizarteratzea lortzeko. Horretarako, garun-paralisia duten emakumeen eta gizonezkoen lehen-pertsonan bizi izandako errealitatea hartuko da abiapuntu, hau da, haien bizi-testigantza.