Respetando la intimidad: protección y trato cálido. Recomendaciones para la buena praxis en servicios sociales. Saila: Ética y Servicios Sociales, 2. Zkia., Oviedo, Consejería de servicios y Derechos Sociales del Principado de Asturias, Gobierno del Principado de Asturias, 2016, 84 or.
Ondorengo modu honetan ulertutako eskuartze sozialak: “jarraipena duen harreman pertsonala, iraunkorra, eta oinarri hartzen du pertsonenganako ulermena, modu horretan pertsona hauek aurre egin diezaioten egoera horiei eta ezagutu ditzaten berauen zailtasunak zeintzuk diren, betiere berauen eta ingurunean dituzten gaitasunak bilatuz" derrigorrezkoa du oinarri etikotzat intimitatearekiko begirunea izatea, izan ere, eskubide konstituzional bat da hori, eta bere errealitate, egoera edota gaitasunaz beste, biztanle orok du eskubide hori. Dokumentu hau landu zuen Asturiasko Printzerriko gizarte-zerbitzuen arloko diziplina askotariko talde zabal batek, eta bere xedea da profesionalen jarduera orientatzea, betiere garrantzia nabarmenduz pertsonen intimitatea bermatzeko gune eta egoeretan, eta baita ere berauen nortasun, autonomia, gaitasun eta gizartearen aintzatespena errespetatuz.