Indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakume eta neskak. Esku hartzeko jarraibideak. Vitoria-Gasteiz, Emakunde, 2019, 35 or.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eratu zenetik, bere kezketako bat izan da ezgaitasuna duten emakumeen premiei behar bezala erantzutea. Urte hauetan euskal politika publikoak gidatu dituzten berdintasun-planetan, emakume horiek baliabideak eskuratzeko eta gizarte-eskubideak baliatzeko, haiei lotutako estatistikak hobetzeko eta haien pobrezia deuseztatzeko zenbait helburu eta ekintza jaso dituzte. Dokumentu hau gida praktiko bat da, esku hartzeko eremu desberdinetako profesionalei zuzenduta dagoena. Bere helburua da zenbait jarduketa-jarraibide eskaintzea, desgaitasuna duten eta indarkeria matxistaren biktima izan diren edo izan litezkeen neskatoei eta emakumeei ematen zaien arreta hobetze aldera.