Payne, L., Guía para la elaboración de las evaluaciones de impacto en la infancia y la adolescencia = Guia per a l’elaboració de les avaluacions d’impacte en la infància i l’adolescència = Haur eta nerabeen gaineko eraginaren ebaluazioak egiteko gida. Estrasburgo, European Network of Ombudspersons for Children, 2021, 117 or.
Gida hau "Common framework of reference on child rights impact assessment. A guide on how to carry out CRIA” gaztelaniazko (Defensor del Menor de Andalucía), katalanezko (Síndic de Greuges) eta euskarazko (Ararteko) itzulpena da.
Testuan haurren eskubideen gaineko eraginaren ebaluazioaren oinarrizko kontzeptua eta praktika azaltzen da (CRIA, ingelesezko sigletan: Child Rights Impact Assessment), eta urratsez urrats zehazten prozesu jarraitu gisara aplikatzea. Prozesu hori txertatzea baliagarria izan daiteke, dela Haurren Defendatzaileen Europako Sareko (ENOC, ingelesezko siglak) kideentzat, dela beste eragile batzuentzat; horiei aukera emango baitie beren jarduera-eremuan eraginaren ebaluazioa ulertzeko, sartzeko, garatzeko eta aplikatzeko.
CRIA prozesuak proposamen edo neurri batek haurren eta nerabeen eskubide, behar eta interesetan izan dezakeen eragina sistematikoki ebaluatzeko aukera ematen du. Prozesuaren xedea arau, politika publiko edo praktika jakin batek Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa eta haren hautazko protokoloak betetzen dituen egiaztatzea da, baita neurri horiek bat datozela estatu orok haurren eskubideak errespetatzeko, babesteko eta asetzeko duen nazioarteko betebeharrarekin ere.
CRIA eredu bakan bat ez dagoela oinarri hartuta, ENOCek proposatutako eredua deskribatzen du gida honek, zeina tokiko testuingurura eta kideen premietara egokitu daiteke.