Erlazionatutako bibliografia
- Ponte, J. , et al. Guía de estándares de calidad en atencion temprana. Aspectos técnicos, Revista de Atención Temprana, vol. 6, no. 2 (2003), p. 50-59
Ponte, J., (coord.).Guía de estándares de calidad en atención temprana. Madrid, Real Patronato sobre Discapacidad, 2008, 158 p.
Arreta goiztiarreko kalitate-estandarren gida honen helburua garapeneko nahasteak dituzten edo izateko arriskua duten haurrekin, arreta goiztiarreko esku-hartzeetan erabateko kalitatearen metodologia ezartzeko laguntza ematea da. Kalitate-estandarrak ezarriz, adingabe horiei, haien familiei eta inguruneari arreta emateko programen eraginkortasuna hobetu nahi da, hain zuzen ere. Liburu honetan sartu diren estandarrak hautatzeko, egileek jardunbide egoki multzo batzuk hartu zuten oinarri gisa, eta hortik abiatuta estandarren galdetegi bat atera zuten, arreta goiztiarreko aditu eta profesional talde batek aztertu zuena. Dokumentuak bost esparru bereizten ditu, eta horietan ezarri beharko litzateke prozesuen araberako kudeaketa arreta goiztiarraren esparruan: esparru komunitarioa, familiakoa, haurrarena, zentroarena eta programarena. Prozesu horiek, era berean, eskura dauden baliabideak optimizatzeko balio duten adierazle batzuen bidez zehazten dira. Gidaren edizio berri honetan “GECAT” aplikazio informatikoa sartu da lehen aldiz, autoebaluazioko eta partaidetzako formularioak erabiltzeko aukerak areagotzeko.