Vennema, B., Evaluating social impact bonds. Developing a generic evaluation tool for Social Impact Bonds. Delft, Delft University of Technology, 2016, 121 or.
Eragin sozialeko bonuak ('social impact bonds') 2010ean sortutako tresnak dira, eta horien bidez funts pribatuak eskuratzen dira gizarte programa publikoak finantzatzeko, baina inbertsioaren itzulera aldez aurretik ezarritako emaitza jakin batzuk lortzearen baldintzapean dago. Definizio hau, Gustafssonen, et al. (2015, https://www.siis.net/es/documentacion/katalogo/Record/521991) azterketa interesgarritik hartua, programa horien eragin soziala zein neurritaraino den erabakigarria erakusten du, haren esku baitago finantza-produktu horien errentagarritasuna. Dokumentu honek eragin sozialeko bonuak ebaluatzeko eta monitorizatzeko tresna bat proposatzen du. Iradokitako ebaluazioak hiru alderdi biltzen ditu: aldez aurretik finkatutako adierazleen aurreko eta ondorengo azterketa bat, programan parte hartu aurreko eta ondorengo pertsonen egoera ekonomiko eta sozial-erlazionalari buruzko inkesta bat, eta inplikatutako eragile guztiekin egindako azken emaitzen azterketa kualitatibo bat. Osagarri gisa, programa etengabe monitorizatzeko prozesua egin beharko litzateke haren garapenean zehar, haren fruituak optimizatzea ahalbidetuko duten doikuntzak egiteko.