Loizaga, F. (coord.), Evaluación del apego-attachment y los vínculos familiares. Instrumentos para el diagnóstico familiar en la infancia y adolescencia. Saila: Educación, Orientación y Terapia Familiar 17. Zkia, Madril, Editorial CCS, 2016, 295 or.
Eskuliburu honek familia-harremanak ulertzeko moduaren eta harreman horiek nortasunaren garapenean eta pertsonen arteko bizipenetan duten eraginaren egungo ikuspegia eskaintzen du. Lehenengo eta behin, oinarrizko sei atxikimendu-motak eta horiek ezaugarritzen dituzten harreman-loturak aurkezten ditu, azken ikerketetatik aztertuak. Ondoren, modu praktiko eta aplikatuan deskribatzen dira haurtzaroan eta nerabezaroan familia-diagnostikoa egiteko tresna ugari. Tresna hauek galdetegi, testen eta elkarrizketa narratiboen formatuan aurkezten dira, atxikimenduak, anaiarteko harremanak eta familia loturak ebaluatzeko. Beraz, orrialde hauen irakurle izan daiteke arlo familiarraren inguruko interesa duen norbait, baina bereziki interesgarri gertatuko zaie hezkuntza, psikologia, osasuna, soziologia edota gizarte-langintzan aritzen diren profesional eta teknikariei.