Villaescusa, M., Martínez, N., Familian zentratutako ikuspegia. Kontzeptualizazioa eta eredu operatiboaren proposamena. Giza Eskubideei buruzko Deustu Kuadernoak, zk. 105, 2023, 96 or.
Liburu honek FEVAS Plena Inclusión Euskadiren (Apdema, Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Gaude, Gautena eta Uliazpi) eta Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko «Esku-hartzea: Bizi Kalitatea eta Gizarteratzea» ikerketa-taldearen artean gauzatutako elkarlaneko ikerketa-proiektuaren emaitzak aurkezten ditu. Helburua, familien eta profesionalen ikuspegitik, familien ongizatean, ahalduntzean eta lankidetzan gehien laguntzen duten jardunbideak identifikatzea eta erakundeetatik adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko garapena bultzatzea ahalbidetuko duen eredu teoriko-praktikoa eskaintzea izan da.
Ikuspegi horren oinarri teorikoak jasotzen dituen sarrerarekin hasten den azterlanak, familien eta profesionalen pertzepzioa jasotzen du. Gainera, familiaren, desgaitasunen bat duten pertsonen eta profesionalen iritziz, familien zeregina indartzen laguntzen duten hainbat ekintza identifikatzen ditu. Ekarpen guztietatik abiatuta, familia ardatz duten jardunbideen tipologia proposatzen du, ereduaren garapenean erakundeak orientatu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak finantzatua eta Deustuko Unibertsitateko Ikerketako Etika Batzordearen txosten batek bermatua, azterlanak agerian uzten du beharrezkoa dela familiaren indarguneetan eta eskumenetan oinarritutako ikuspegi horretan sakontzen jarraitzea, bai eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen bizitzan duen zeregin garrantzitsua aintzatestea ere.