Verdugo, M.A., et al., Escala SIS-C de evaluación de las necesidades de apoyo para niños y adolescentes con discapacidades intelectuales y del desarrollo. Seriea: Tresnak 18. zkia./2021, Salamanca, Instituto Universitario de Integración en la Comunidad, 2021, 129 or.
SIS-C tresna (Supports Intensity Scale - Children 's Version; SIS for Children), Adimen eta Garapen Ezgaitasunen Elkarte Amerikarrak (AAIDD) garatua, ebaluazio tresna berritzaile bat da, berariazko modu batean ezgaitasun intelektualak eta garapenaren arloko ezgaitasunak dituzten haur eta nerabeek (5 eta 16 urte bitartekoek) dituzten aparteko laguntza-premiak ezagutzeko diseinatua eta baliozkotua. Kontuan hartzen dira egunerko bizimoduaren baitan dauden jardueretan modu arrakastatsu batean premiako dituzten laguntzen moduak, maiztasuna eta astia (Etxeko bizimodua, Komunitateko bizimodua, Eskola-partaidetza, Eskola-ikasketa, Osasuna eta Segurtasuna, Gizarte Jarduerak, eta Babesa). Dokumentuak tresna hau sortzeko justifikazio teorikoa azaltzen du, Espainian ezartzeko garapen- eta balidazio-prozesua; baita izan dituen inplikazio praktikoak ere. SIS-C eskalaren gaztelaniarako egokitze hau oso baliagarria gerta daiteke ezgaitasun intelektuala eta garapen-ezgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten profesionalentzat, berariaz funtzionamendua eta bizi-kalitatea hobetzeko lagungarri izan daitezkeen laguntza-plan pertsonalizatuak diseinatzeko.