Tresna teknikoak

Buiza, C., et al., LIBE Eskala. Ongizate-adierazleen zerrenda. Donostia-San Sebastián, Matia Fundazioa, 2020, 9 or.

TRESNARA JOAN

LIBE tresna (Ongizate Adierazleen Zerrenda) gaixotutako pertsonengan dementziak duen eragina ezagutzeko sortu da, dela bizi diren ingurunean neurtzeko, dela ingurune horretan egiten diren jardunbideetan aplikatzeko. Horrela, ingurune egoki batek ondoko hauek eskaini behar dituela uste da: aukeratzeko aukera izatea; beste pertsona batzuekin interakziorako aukera egokiak; ingurunearekin interakziorako aukera egokiak (jarduera). Halaber, aukera horiek ongizatearen adierazpen emozionalean islatzeko beharra nabarmentzen da. LIBE tresnak lau alderdi horiek behaketa bitartez ebaluatzen ditu. Goizeko eta arratsaldeko "ordu-tartetan” aplikatzeko tresna da, hau da, gosaria eta bazkaria bitartean eta bazkaria eta afaria bitartean igarotzen den astian. Une horietan denbora asko igarotzen da egunerokoan, eta ekintza zehatzik (dutxak, komunak, janaria) ez dagoenez, ongizatea hobetzeko aukera egoki gerta daitezke; edo, aitzitik, ongizatearen hobekuntzarako ingurune eta jardunbideen gabezia gertatzeko arrisku handia.