Lara, A., El esfuerzo por lograr la calidad en los servicios sociales y la atención social. Propuesta de principios de garantía de calidad en Europa. Brusela, The European Social Network , 2020, 20 or.
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-arretaren kalitatea garrantzitsua da sostengu-maila handia ematen denean, izan ere, pertsonen ongizatea handitu egiten baita haien independentzia sustatzean. Berez, kalitatezko zerbitzu batzuek eraldatzaile gerta daitezke zerbitzu horiek erabiltzen dituen pertsona bakoitzarentzat, izan ere, modu positiboan eragiten baitio ekonomiari; laguntza jasotzen duten familietako kideei lan egiteko aukera ematen baitie. Gainera, gizarte-zerbitzuetako eta gizate-arretako sektoreek milioika lanpostu gehitzen dituzte europar herrialdeetako ekonomietan. Muga ekonomikoek Europako zati handi batean gizarte-zerbitzuen politikak eta praktikak azken hamar urteetan eklipsatu egin dituzte. Are eta garrantzitsuagoa da, ordea, orain dela hamar urte baino gehiago EBko Estatu Kideek gizarte-zerbitzuetako kalitatearen inguruko esparru boluntario bat adostu zutela. Tarte horretan, arta eta laguntza gehien behar zuten pertsonentzako zerbitzuen erabilgarritasunean jarri zen arreta. Hala ere, urteek aurrera egin ahala, lehen haurtzaroko arretan, ezgaitasunean eta iraupen luzeko zaintzetan kalitatea eskuragarritasuna bera bezain garrantzitsua dela egiaztatu da.