Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, EAEko adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko prozedura, 2. argit.. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2019, 40 or.
Ondoren aurkeztuko den prozedura Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egin du, asistentzia-helburu honekin: adineko pertsonei kalte eta lesio fisikoak eta ekonomikoak egitea galaraztea, edo kalte horiek arintzeko eta berriz gertatzea galarazteko esku hartzea. Horretarako, hiru helburu proposatzen dira: 1. Prebenitzea adineko pertsonenganako tratu txar fisikoak eta ekonomikoak, haien Arrisku faktoreak hautemanez. 2. Hautematea adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak daudelako adierazleak, eta haien larritasuna aztertzea hiru mailatan: egoera larria, oso egoera larria eta berehala esku hartzeko egoera. 3. Esku hartzea hautemandako arriskuegoeretan. Horretarako, maila bakoitzean esku hartzeko orientazioak proposatzen dira.