de la Rica, S. (coord.), Breve manual de evaluación de programas. Bilbao, Iseak, 2024, 28 or.
Gizarte-ongizatea babestu eta sustatuko duten esku-hartzeak ezartzeko premia larriaren aurrean, bai sektore publikoak, bai pribatuak eta bai hirugarren sektoreko erakundeek erronka handi bati egin behar diote aurre. Heldu beharreko gizarte-problematikak identifikatzeaz gain, helburuetan zer politika edo programa izan daitezkeen eraginkorrenak eta efizienteenak bereiztea da erronka. Baliabide gutxi daudenez, funtsezkoa da aukeren kostu-onurari buruzko informazioa izatea. Horretarako, ebaluazioak erabakitzeko tresna gisa duen zeregina erdigunean kokatzen da.
Eskuliburu honen helburua da gako praktikoak ematea ebaluazio eraginkorragoa egiteko, ikuspegi deskribatzaile hutsetik harago. Ildo horretan, politikak edo programak planifikatzearen, diseinatzearen eta inplementatzearen garrantzia nabarmenduko da. Gainera, bi ebaluazio-mota posible eta egoki landuko dira. Era berean, prozesuen etengabeko berrikuspenari eta hobekuntza iteratiboari lotutako onurak nabarmenduko dira, ingurune aldakor batean esku-hartzeen eraginkortasun eta garrantzi handiagoa bermatzeko.