Goikoetxea, M.J., et al., Código ético para la atención sociosanitaria a las personas mayores. Saila: Cuadernos Deusto de Derechos Humanos n. 78, Bilbo, Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe, Universidad de Deusto, 2015, 94 or.
Liburu honek, “Zahartzaroa-Asociación Vasca de Geriatría y Gerontología” elkarteak adinekoei egoitza-ingurunean arreta emateko proposatutako kode etikoa jasotzen du, gaztelaniaz eta euskaraz. Duintasunaren, justizia inklusiboaren, autonomiaren eta pribatutasunaren printzipioetan oinarrituta, tresna berritzaile bat da; egileen arabera, Espainiako Estatuan ez dago arlo horretan espezializatutako beste tresnarik. Dokumentuak, adinekoek jasotzen duten zaintza hobetzeaz gain, "Geriatria eta gerontologiaren arloko hausnarketa etikoko tresna" gisa ere balio du, eta inplikatutako eragile guztiei zuzenduta, hau da, zerbitzu soziosanitarioak kudeatzen dituzten erakundeei, sektoreko profesionalei, familiei eta hurbilekoei, administrazio publikoei, gizarte zibilari eta adinekoei ere. Gainera, liburuak Bizkaiko zentro soziosanitarioetan kodearen bi balioak nola inplementatu diren deskribatzen du, autatutako indikadoreak emandako prestakuntza eta lortutako emaitzak zehazten.