Berrituz. Tokiko gizarte-zerbitzuetako tresnak eta jarduera egokiak. Vitoria-Gasteiz, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2019, online.
Berrituz Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, gizarte-zerbitzuetako kudeaketarako berrikuntza, ebaluazioa eta jarduera egokiak sustatzeko. Ondoko helburuak ditu: Euskadiko toki-eremuko gizarte-zerbitzuetan nabarmendu izandako tresna teknikoak eta esperientziak biltzea; beste leku batzuetan garatu izandako tresna edo esperientzia berritzaileak ezagutzea, Euskadin egoki daitezkeenak; proiektu berriak abiatzea erraztuko duten ideiak ematea, edo dagoeneko dauden hobetzeko; tokiko gizarte-zerbitzuei buruzko esperientzia-trukerako eta ikaskuntzan lagundu ahal izateko urteroko topaketak antolatzea.