SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, Hobeto bizitzea. Garuneko erasana: sostenguak emateko eta autonomia-sustapenerako gakoak. Saila: Praktika Egokiak Ezinduei emandako Arretan, Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2012, 102 or.
Gida hau Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetako Sailaren "Hobeto Bizitzea" proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburua da ezgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuetan ematen den arretaren kalitatea hobetzea. Saila osatzen duten material guztiak bezala, gida hau hainbat profileko profesionalen arteko eztabaida- eta adostasun-prozesu baten emaitza da, eta interes komun bat partekatzen dute: ezgaitasunen bat duten pertsonentzako zerbitzuen bizi-kalitatea hobetzea, eta horretarako, arreta emateko eta laguntza emateko modua hobetzea. Gida egiten parte hartzea errazteko, eztabaida-talde bat antolatu zen, hauek osatua: ezgaitasuna duten Pertsonen Arloko arduradunak eta laguntza-teknikariak; ezgaitasuna duten pertsonentzako arreta-zerbitzuetan lan egiten duten taldeetako profesionalak; proiektua koordinatzeaz arduratzen den Gizarte Zerbitzuen Idazkaritzako kalitate-teknikariak; eta Eguía-Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko profesionalak, proiektuaren kontzeptuaz eta diseinuaz, gida idazteaz eta proiektuaren dinamizazioaz ere arduratu direnak.
Ezgaitasun jakin bati berariaz eskainitako gida bakarra da. Salbuespena, batez ere, urritasun honen ikusezintasun handiagoaren ondorio da, autore batzuk "epidemia isilaz" hitz egitera eraman dituena. Era berean, haren pronostikoa eta adierazpenak gizabanako batetik bestera oso desberdinak izan daitezkeelako gertatzen da, eta horrek estrategia, konponbide eta laguntza oso pertsonalizatuak kontuan hartzeko beharra ezartzen du, eta nabarmen zailtzen ditu bai hura pairatzen duen pertsonaren bai haren hurbileko ingurunearen egokitzapen-faseak.
Gidak jardunbide egokien jarraibideak eskaintzen ditu, eta baliagarriak izan daitezke bai gizarte-zerbitzuetan arreta ematen dieten profesionalentzat –autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuetan, eguneko zentroetan edo egoitza-baliabideetan–, bai hurbileko familia-ingurunea osatzen duten pertsonentzat. Hiru zatitan egituratzen da: