Hiltzeko prozesuan laguntzea. Vitoria-Gasteiz, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, 43. or.
Arabako Foru Aldundiak egindako hiltzeko prozesuan laguntzeko jarduketa-gida hau adinekoei laguntzeko zentroetan lan egiten duten profesionalek gaixotasun terminala duten erabiltzaileei eta haien familiei laguntzeko esku-hartzeetan irizpide sendoak partekatzeko sortu da. Hil behar den pertsonaren borondateen eta eskubideen errespetuan oinarritzen da jarduera-protokoloa, eta prozesuaren faseetarako prozedurak ezarri: egoera terminalean dagoen adinekoa zaintzea, familia zaintzea, hilzorian dagoen adinekoa zaintzea, hil osteko erizaintzako zainketak egitea eta hil ondorengo egoeran gizarte-langileak esku hartzea.