Gizarte Zerbitzuetako Jardunbide Egokien Aitorpena Araban 2023. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila
Arabako Foru Aldundiko Gizarte politiketako Sailak "Gizarte Zerbitzuetan Jardunbide Egokiak Araban 2023" aitorpena eman die Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin lankidetzan diharduten aukeratutako erakunde publiko eta pribatuei. Aurtengo edizioan sei entitate aintzatetsi dira. Hona hemen, lehenik eta behin, Jardunaldiaren aurkezpen-bideoa, Imanol Zubero Soziologian doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularraren hitzaldia barne eta, ondoren, aurten aintzatetsitako erakundeen bideoak, konfidentzialtasun-arrazoiak direla medio horietako bosti bakarrik dagozkienak: