Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen eguneko zentroen ebaluazioa. Donostia/San Sebastián: SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, 1999. 119 or.
Txosten honen xedea Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko adinekoentzako lau Eguneko Zentroetako erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua ebaluatzea da, baita senideei eta zaintzaileei ematen zaien laguntza-maila eta horren inguruko balorazioa jasotzea ere.
Ebaluazioak bi prozedura konbinatzen ditu: zerbitzu bakoitzak horrelako zentroetan aplikatu ohi diren kalitate-adierazleak betetzen ote dituen balioestea, zerbitzuaren arlo bakoitzari dagokionean –antolaketa, zuzeneko arreta, parte-hartzea eta eskubideak, karga arintzea, beste baliabide eta alderdi ekonomiko batzuekiko erlazioa–, horietako bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak adieraziz, horrelako zentroei aplikatu ohi zaizkien kalitate-adierazleen arabera. Erabiltzaileak: 250 elkarrizketa -125 erabiltzaileei eta beste horrenbeste zaintzaileei.