Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, zainketa-eredu berri baten aldeko apustua egin du, Harremanetan oinarritzen dena, GIZAREAren izenekoa; Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen mendeko zentro eta zerbitzuetan bultzatzeko Haurren eta Familien, Gizarte Esku-hartzearen, Pertsona Adinduen eta Ezgaitasunaren arloetan.
GIZAREAk pertsona ardatz duen arretaren eta familian oinarritutako arretaren alderdirik egokiena hartzen du, baina beste urrats bat emanez, egoitza-zentroa zainketa-komunitate gisara ulertzen du, zeinean pertsonak, langileak, familia eta lagunak baloratzen diren.