Erakundeetan haurrek eta nerabeek tratu txarrik jasan ez dezaten bete beharreko dekalogoa / Decálogo para la prevención del maltrato institucional a la infancia y adolescencia. Donostia/San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, 2006, 10 or.
Haurrei eta nerabeei erakundeetan tratu egokia ematearen aldeko lanean, tratu txarrak jasaten dituzen haurrei laguntzeko euskal elkarteak (AVAIM) jardunaldi batzuk antolatu zituen 1994ko maiatzean. Hizlariek eta entzuleek elkar hartuta jarraibide sorta bat egiteko oinarriak prestatu zituzten eta Dekalogo honek jarraibideok biltzen ditu. Hamar sailetan dago banatua eta sail bakoitzak hainbat puntu ditu. Lehenengo hiru sailak orokorrak dira eta gaiarekin zerikusia duten erakunde guztiei dagozkie. Hurrengo zazpiek, berriz, erakunde bana aztertzen dute; horien artean Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere aintzat hartuta, batik bat, haurrekin eta nerabeekin zuzenean lan egiten dutenak.