Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko gida = Guía para combatir la violencia contra las mujeres. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala, 2004, 19 or.
Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko gida hau argitaratu dute. Arazo honi erantzuteko eskura dauden baliabide publiko nagusiak jasotzen dira bertan. Gidak azaltzen ditu indarkeria moten arteko desberdintasunak, tratu txarrak jasateko egoeran egon daitezkeen emakumeak identifikatzeko jarraibideak eskaintzen ditu, egoera honen biktima direnek zer egin jakin dezaten informazio ugari jasotzen. Gida honetan eskaintzen dira, baita ere, Gasteizen nahiz lurraldeko beste herrietan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako esku dauden baliabideen telefono eta helbideak: gizarte-zerbitzuak, pisuak, harrera-zentroak, orientazio juridikoko zerbitzuak, arreta psikologikoa, biktimari laguntza, etab. Gasteiz eta Arabako mapak ere bertan ageri dira; baita baliabide bakoitzaren kokapen fisikoa adierazi ere.