Edukinera zuzenean joan

GOFEren kalitate-ekimenak

Egoitzak bizitzeko dira. Adinekoentzako egoitzetako arretaren kalitatea eta bizi-kalitatea ebaluatzeko eredua. Donostia/San Sebastián: SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, 1989. 127 or.

EKIMENA DESKARGATU

Eskuliburu hau Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen etaSIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren arteko lankidetzaren esparruan egindako itzulpena eta egokitzapena da, gure ingurunean adineko pertsonentzako egoitzetako arretaren kalitatea ebaluatzeko eredua aplikatzeko. Eredu hori "Homes are for living in" izenburupean argitaratu zuen Erresuma Batuko Osasun Ministerioak, erakundeei lagunduko zien eredu bat diseinatu eta probatzeko asmoz. Egoitza-arretaren prestazioaren arduradunak eta ikuskapen-agentziak erreisdentzialen funtzionamenduaren ebaluazio kualitatiboak egitera, kalitate-ikuspegi horretan bi alderdi bereiziz: egoitzek emandako arreta –hau da, zer egiten zuten eta nola egiten zuten– eta egoiliarren bizi-esperientzia –hau da, nola bizi ziren– eredua matrize baten inguruan egituratzen da. Matrize hori oinarrizko sei printzipioak aplikatuz eratzen da (intimitatea, duintasuna, autonomia, hautaketa, eskubideak eta gogobetetasuna), urritasunaren eta arreta-prozesuaren zortzi alderditan (ingurune fisikoa, asistentzia-praktika, pertsonala, langileen prestakuntza, prozedurak, fitxa teknikoa eta historikoak, dokumentuak, bazkariak eta jateko ordutegia).

Ebaluazio-sistema hori autoebaluazio-sistema iraunkor gisa ere erabil daiteke, baita langileak prestatzeko gida iraunkor gisa ere. Osorik edo zati batean aplika daiteke, eta nahi izanez gero, aldian-aldian berriro aplikatu beharko da bere baitan hartzen dituen eremu batean edo batzuetan.

Eredu horren alderdirik interesgarrienetako bat da, lehen aldiz, ebaluazio kualitatiboko eredu batean, adierazle bakoitza haren oinarri diren printzipio edo balio guztiei lotuta dagoela, eta horrek laguntzen duela adierazleak helburu bihurtzeko arriskua saihesten, oinarri duten filosofiatik deskonektatuta.

ITZULI
IMPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.