Desgaitasuna duten pertsonei gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko gida. 2022. Gizarte Politiken Saila, Arabako Foru Aldundia. Vitoria-Gasteiz.
Gida honek erreferentzia eta lagungarri izan nahi du Ekainaren 2ko 8/2021 Legeak aplikatzeko, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzean laguntzeko legeria zibila eta prozesala aldatzen duenak, pertsona horien babesa bultzatu nahi du, gaitasun juridikoa autonomiaz erabil dezaten, laguntza-figuretara jotzea eta haien borondatea errespetatzea sustatuz, ahalmenaren aldaketan eta eskubide-gabezian oinarritutako egungo paradigmaren ordez.Legearen funtsezko ekarpena honako hau aintzat hartzea da: desgaitasuna duten pertsona gehienek, behar besteko laguntza badute, eurek har ditzaketela erabakiak, beste pertsona batzuek hartu beharrean.
Gida honako eduki hauen inguruan egituratzen da:
Desgaitasuna duen eta gaitasun juridikoa erabiltzeko laguntza behar duen subjektua nor den.
Zer da pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiltzeko laguntzak ematea?
Zein figura egon daitezke laguntzak emateko eta bakoitzak zer ezaugarri dituen?
Hainbat kasutan laguntza egokia proposatzeko irizpideak eta orientabideak?
Nola gauzatzen da egitezko zaintza? Zer baliabide izan ditzake egitezko zaintza duen pertsonak?
Neurri judizialak behar badira (kuradoretza eta defendatzaile judiziala) nola izapidetzen da? Zer agiri jaso behar ditu eskabideak?
Nor izenda daiteke kuradore? Kontuan hartu behar dira pertsonaren lehentasunak? Nahitaezkoa al da kuradoretza onartzea edo desenkusa daiteke?
Laguntzeko figura juridikoak dituen pertsonak gainerako herritarrek baino baliabide edo prestazio sozial eta sanitario gehiago al ditu?