Echeburua, E., et al., Bikotearen aurkako gizonentzako indarkeriazko portaerei aurre egiteko tratamendu kognitibo-konduktualaren eraginkortasunaren ebaluazioa esparru komunitario batean: 10 urteko esperientzia (1997-2007). International Journal of Clinical and Health Psychology, 9. Lib., 2. zkia., 2009, 199-217 or.
Azterlan honen helburua bikotearen aurkako bortizkeria erabilitako gizonak tratatzeko 20 saioko programa kognitibo eta konduktual indibidual bat ebaluatzea da, 10 urteko aldi bateko esparru komunitario batean. Lagina azterketan borondatez parte hartu zuten 196 subjektuk osatu zuten. Neurri errepikatuen diseinu esperimentala erabili zen (aurretiko tratamenduan, tratamenduaren ondoren eta 1, 3, 6 eta 12 hilabeteko jarraipenetan). Arrakasta-tasa %88koa izan zen tratamendua amaitu zuten pazienteen artean. Jarraipena egitean pazienteak galdu baziren ere (%46 urtebeteren buruan), emaitzak mantendu egin ziren ebaluatutako pazienteen artean ezarritako lau aldietan (%53 12 hilabeteren buruan), eta berrerorikoak asko murriztu. Hala ere, errefusak eta tratamendua bertan behera uzteak maila handi samarra izan zuten. Ondorioetako bat da motibazio-estrategiak garatu behar direla subjektuak tratamenduan erakartzeko eta mantentzeko. Azterketa honek praktika klinikoan, erabaki sozialak hartzean eta etorkizuneko ikerketetan dituen inplikazioak aztergai hartzen dira.