Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea aitzindari izan zen, orain dela 20 urte baino gehiago, bai Euskadiko Autonomia Erkidego bai Estatu osoan arabar gizarte-zerbitzuen arreta-kalitatea ebaluatu eta bermatzera bideratutako prozesuak ezartzen eta etengabeko hobekuntza sustatzen. Aurreko bi hamarkadetan, konpromisoari leial jarraikiz, arduratu da izaera kualitatiboko metodo eta prozesuen saio eta ezarpenak gauzatzeaz, eta izaera estandarizatu handiagoa duten sistemek sustaturiko hobekuntzez haratago, zentratzen dira artaturiko pertsonen bizi-kalitatean.
Bertan eskuragarri jartzen dira aipaturiko ekimenetan diseinatu eta esperimentatutako kalitate-materialak. Kasu batzuetan, GOFEk landu eta argitaratutako dokumentu propioak dira, eta beste dokumentu batzuetan, GOFEk landu eta argitaratu gabekoak izan arren, deskribatzen dituzte aipaturiko instituzioaren ezarpen esperimentalaren lankidetza ezean, ezinezko gertatuko liratekeen prozesu batzuek.