Adultos, Atención sanitaria, Atención sociosanitaria, Cuidador informal, Efectos, Enfermedades mentales, Evaluación de servicios, Experiencias, Familia, Infancia, Intervención familiar, Intervención social, Menores, Padres, Protección de menores, Recomendaciones, Servicios de salud, Servicios sociales, Reino Unido
Familia batek sostengua izan ezean, batik bat adingabeetan, baina baita ere etxebizitzako pertsona guztiengan eragin ezkorra izan dezake bertan bizi den pertsona baten gaixotasun mentalak. Horri aurre egiteko Social Care Institute for Excellence (SCIE) erakundeak argitaratu zuen eskuartzerako ildo eta printzipioak biltzen dituen gidaliburua, eta prozesu eta emaitzak horiek ebaluatzen dira testu honetan. Emaitza heterogeneoak bildu zituzten. Zerbitzu ingelesek modu ‘organikoagoan’ ezarri zuten prozesua; baina Ipar Irlandan tokiko eta eskualde-mailan bideraturiko proiektuaren bidez aldaketa sakonagoak egiteko aukera bermatu zen. Zailtasunen artean azaltzen dira haurtzaroko eta buru-osasuneko zerbitzuen datu-baseak elkar gurutzatzeko ezintasunak, eta garai hartako funtsa eta langile-kopuruaren murrizketa.