Detección, Enfermedades mentales, Entorno familiar, Evaluación, Evaluación de necesidades, Intervención familiar, Malos tratos, Manuales, Menores, Mujer, Planificación de servicios, Protección de menores, Recomendaciones, Riesgo, Tests, Trauma
Haurren zaintza-zerbitzuen inguruan bildutako jarduera egokien sailean, etxeko indarkeria pairatu eta traumatizatuta bizi diren haurren egoerak aztertu eta ebaluatzeko liburua kaleratu du Jessica Kingsley argitaletxe anglosaxoiak. 2006. urtean Erresuma Batuan etxeko indarkeria bizi izandako milioi laurdenaren eta milioi baten arteko estimazioak jaso zituen Unicef erakundearen azterlan batek. AEBetan buruturiko bestelako azterlan batzuetan, hamar milioitan zenbatu dituzte larrialdi egoera hauetan bizi daitezken balizko haurtxoen kopurua. Joandako urte hauetan politika komunitarioetan eman diren garapenek eta hauen ondorioz bultzatutako jardueren bidezko kontzientziahartzearekin, etxeko indarkeria egoera hauetako sintoma eta erakusle diren gaien bilduma osatu dute, zortzi ataletan antolaturiko liburu honetan. Beti ere familia desberdinetan gertatu diren kasuak adibide gisara jarriaz, frogatan oinarritutako praktika hauetan, haurren beharrak ebaluatu eta aztertu ahal izateko esparruaren nolakotasunak, haurrengan zentratutako ikuspuntuak eta tratamenduen emaitzak helburu dituzten eredu esku-hartzaileak zertan diren jaso dituzte, liburu hau idatzitako egileek. Azken batean, egoera latz hauek bizi dituzten haurren zaintza egokiago baten bila, zortzi ataletan banatu daitezken eskuhartzeak jaso dituzte egileek: familietako berregituratze saioak; amaren laguntzarekin familien zaintza-eredu egokiak ezartzea; haurrenganako tratamenduak eta gurasoekin ematen diren interakzioak hobetzea; traumetan eta abusuetan zentratutako saioak egitea; gurasoekin bikote-aholkularitza indartzea eta familia osoarekin ebaluatzeasmoak betetzeko bilerak antolatzea.