Autodeterminación, Derechos del usuario, Economía social, Educación para la salud, Experiencias, Grupos de autoayuda, Hijos, Inclusión social, Mujer, Organización de servicios, Participación usuarios, Pobreza, Reducción de daños, Sin techo, Canadá
Gidaliburu interesgarri honetan jarduera egokien hautaketa bat egin dute etxebizitza galtzeko arriskuan diren emakume eta familien duintasuna, autonomia eta autodeterminazioa lortzen laguntzeko. Aurretiko azterlanak hartu dituzte oinarri lan honek, eta etxebizitza galtzeko arriskuan diren emakumeek hausnartzen dute zein kausa, ondorio eta irtenbide dituzten etxebizitza galtzearen arazoari aurre egiteko. Azterlan horiek guztiek ondorioztatzen dutenez, ezinbestekoa da etxegabeko egoera horiek ekiditeko etxebizitza neurrizko prezioan eskuragarri izatea, lan-arloko diru-sarbideak izatea, etab.