Buenas prácticas, Calidad de la atención, Cuestionarios, Dependencia, Derechos del usuario, Evaluación, Manuales de procedimiento, Obligaciones, Procedimiento, Bizkaia, España, País Vasco
Bizkaiko Foru Aldundiak 2010eko urtarrilean bateratu zituen mendekotasunaren arloan egiten den pertsonen balorazioa eta orientazioa, eta testu honetan bildu dituzte jarduera egoki gisara ulertzeko zenbait ekarpen. Eskatzailearen etxean egiten da osasun fisiko eta psikologikoaren ebaluazioa, eta gizarte-langileek orientazioa eskaintzen dute, betiere, familiaren partaidetza sustatzen delarik zerbitzu edo prestazioa eskatu aurretik. Mendekotasunaren balorazioaren arloan, profesionalek etxera egiten duten bisita edota gizarte txostena burutzean kontuan hartutako gaiak eta jardueren moduak azaleratzen ditu testuak. Argitalpen honetan jasotako jarduera horiek guztiek RAI metodoa hartzen dute, hau da, osotasun biopsikosozial baten ikuspegitik ulertutako metodologia bat. Izan ere, Mendekotasunaren Balorazio Baremoaz gain, zaintzarako erabiltzen diren baliabideak ere kontuan hartzen baititu RAI izeneko metodologia horrek. Eskatzaileen adinaren arabera ematen diren aldeak nabarmendu nahi izan dituzte gidaliburuan, eta jarduera egoki horiek sakonki azaldu ahal izateko, profesional eta zaintzaileen inguruko gaiak lantzen dira, eta, adibidez, larrialdietan edo tratu txarrak gertatzen diren egoeretan nola jokatzeko azalpenak jasotzen dira.