Alimentación, Cuestionarios, Discapacidad física y orgánica, Economía, Efectos, Evaluación, Factor de riesgo, Factores psicológicos, Factores sociales, Hábitos, Malnutrición, Personas mayores, Recomendaciones, Residencias, España
Biztanleria osoaren elikatze-ohitura osasuntsuak sustatzea erabakigarria da zahartzaroa aktiboa eta osasuntsua izatea lortzeko. Ikerketa honetan egoitza-zentroetan bizi diren adinekoen elikatze-ohiturak eta nutrizio-egoera zein den jakin nahi izan da, eta adinekoen desnutrizioaren arrazoiak eta ondorioak aztertu dira. Azterlanaren lagina Estatu osoan 4.500 egoiliar inguru artatzeko tokia duten 48 egoitzak osatu dute guztira. Lan honi esker Edad y Vida Fundazioak hainbat gomendio proposatu ahal izan ditu bai egoitzetan bizi diren adinekoentzat bai, eta bereziki, ingurua osatzen duten eragile guztientzat, senitartekoak, osasunaren esparruko eta adinekoentzako zerbitzuetako profesionalak eta administrazio publikoak barne direla.