Prisión, Exclusión social, Actitudes usuarios, Trabajador, Relación profesional cliente, Relaciones personales, Compañeros, Relaciones familiares, Tiempo, Efectos, Recaída, Delincuencia, Barreras, Género, Factor de riesgo, Factor de protección, Bizkaia, País Vasco, España
Artikulu honetan preso daudenen emakumeen lagin bat aztertzen da (n: 150, %43 emakumeak), haiek bizi duten klimaren hautemate eta sostengu sozialaren berri emateko. Ikuspegi interakzionista batetik, hau da, Espetxe Sozialaren Klima Sozialaren CIES eskala (Moos, Moos y Tricket, 1995) eta ASORPE galdetegia erabilita (Hombrados, García y Moscato, 2005), aldagai bi horiek neurtzea bermatu dute; baita genero-desberdintasuna, bisista eta bererrortzearen arteko aldeak ere. Emaitzen arabera, galdetegian parte hartu duten lagun guztiek klima sozial eskasa hautematen dute. Pertzepzio hau azpieskala guztietan errepikatzen da, eta bereziki deigarri gertatzen da laguntza, espresio eta autonomiaren arloan. Preso dauden lagunen eta espetxeko langileen arteko loturen rola nabarmentzen da, izan ere, Klima Sozialeren talde horretako azpieskala guzitetan jasotako eta hautemandako sostengua korrelazioan jartzen baitira; kontrolarena salbu. Aitzitik, aztertutako bestelako taldeen aldean, preso dauden emakumeen artean espetxeko langileen balorazio eskasagoa jasotzen dute. Bestalde, espetxean berriz ere sartzearen artean eta bisitei eta sostengu sozialari lotutako berrerortzeen arloak garrantzia hartzen du azterlanean. Azken batean, faktore erlazionala artatu behar dela agertzen da azterketa honetan, dela ikerkuntzan, dela preso dauden lagunekin; faktore hori giltzarri baita presondegietako klima soziala hobetzeko egiten diren eskuartzeak optimizatzeko.