Edukinera zuzenean joan

Zertan datza jokabidearen ebaluazio funtzionala?

Jokabidearen ebaluazio funtzionala, multzo honetako beste gida batean deskribatzen den jokabideari lotutako laguntza positiboa bezala, haren balioak eta printzipioak partekatzen ditu, bai eta azken helburua ere: bizi kalitatea hobetzea, laguntzen ereduaren filosofiarekin eta egokitzeko gaitasunen ikastearekin. Oro har, pertsona guztiei, ezintasunen bat duten edo ez alde batera utzita, aplikatu ahal zaien balorazio, esku hartze eta ikasketa teknika bat da.

Izaera orokor hori garrantzitsua da jardueraren ikuspegi orokor gisa ulertzea ahalbidetzen duelako. Hala ere, gidaliburu horren xedea ezgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko zerbitzuko profesionalei eredu edo erreferentzia gisa balio diezaien denez, edukiak gidaliburua pertsona horiei aplikatzea dauka hizpide.

Bestalde, aintzat hartu behar da, ondoren ikusiko dugun moduan, jokakidearen ebaluazio funtzionala zenbait jokabide motei aplikatu ahal bazaie ere, benetako muina eta esku hartzearen muina jokabide problematikoak direla.Gida honen edukiak jokabide mota hori dauka hizpide; izan ere, zenbait zerbitzuetako laguntza langileak gehien kezkatzen dituen jarduera profesionalaren alderdietako bat da. Hori egiterakoan, abiapuntutzat hartzen da jokabide problematikoak direla, Emersonen definizioari jarraiki, “intentsitateagatik, iraupenagatik edo maiztasunagatik banakakoaren garapen pertsonalari modu negatiboan eragiten diotenak, baita komunitatean parte hartzeko aukerei ere” eta erreferentziazko sailkapen gisa ICAP eskalan jasotakoa erabili da (sailkapen hori gida honetan jaso da). Jokabide problematiko horiek jokabide disruptiboak, agresiboak edo iraingarriak barne hartzeaz gain -agian gehienetan aipatzen direnak dira, ikusgarrienak eta gogaikarrienak izateagatik-, beste jokabide batzuk ere barne hartzen dituzte, ez horren nabarmenak diren uzkurtasunezko edo arretarik ezako jokabideak hain zuen (horren adibide batzuk, esaterako: beste pertsona batzuengandik urrun mantendu, tristura, gogorik gabe egon, gehiegizko logura, kontzentratzeko zailtasun handiak).

Gida irakurtzerakoan honako hau kontuan hartzea garrantzitsua da: jokabide problematikoak ezintasun intelektuala duten pertsonek eta ezintasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonek izan ditzakete (batez ere eragin kognitiboari lotuta dagoenean), nahiz eta azken hori esparru hain ezaguna ez izan. Bertan, ezintasun intelektualaren esparruan oro har egon ohi diren faktoreetatik argi eta garbi desberdintzen diren zenbait faktore bat datoz. Adibidez:

  • Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen bizitza estiloan jazotako haustura bortitza, horrek dakartzan ondorio guztiekin, hau da, berriro ikasteko beharrari, eragin emozionalari, rolen aldaketari, aurreko bizitza estiloa galdu izana onartzeko beharrari edo aurreko gizarte harremanak mantentzeko zailtasunari dagokionez.
  • Endekapenezko gaixotasunen kasuan, aurrekoari geroz eta handiagoak diren mendetasun mailak gain hartzea gehitzen zaio.
  • Kasu batzuetan, jokabide problematikoek zergati organiko bat dute: apatia organikoa adibide argia da, jorratzeko oso zaila dena.
  • Hainbat kasutan, moldakaiztasunaren ondoriozko jokabide problematikoak: umekeria, judizio sozialik eza, bitxikeria, erantzunen ereduaren zurruntasuna.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.