Planak pertsona ahulenekin lotutako justiziarekiko lankidetza-zerbitzuak indartuz gizarte justuagoa, solidarioagoa eta inklusiboagoa lortu nahi du.
Plana Euskadiko 2022-2028 Justizia Plan Estrategikoan jasotako proiektuetako bat da eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko talde baten eta Edeka plataforman bildutako Euskadiko pertsona desgaituen elkarteen sareen lankidetza-lanaren emaitza da. Besteak beste, Fevas, Euskal Gorrak, Osasun Mentala Euskadi, Elkartean, Fevaspace, Atece, Fevapas eta Once eta Síndrome Down Euskadi elkarteek parte hartu dute.
Informazio gehiago