Edukinera zuzenean joan

Ebaluazio funtzionalaren faseak

Jokabide problematikoen lehentasun maila behin ezarrita, lehentasunezkotzat jo diren jokabideen definizio operatiboa egin behar da. Definizio operatiboak ezinbestekoak dira ebaluazioan esku hartzen dute langile guztiek ebaluatzen ari den jokabidea zein den zalantzarik gabe dakitela bermatzeko. Horren helburua pertsonak jokabide hori daukanean modu kontzientean erantzutea da. Horrez gain, definizio horiek jokabide problematikoaren maiztasunari eta intentsitateari buruzko datuak etengabe jasotzea errazten dute, esku hartzearen eboluzioa eta horren arrakasta maila ezagutze aldera. Halaber, ezinbestekoak dira jokabide problematikoaren azpian dagoen funtzioa edo objektiboaren gaineko hipotesiak egiteko.

Jokabide problematiko bat modu operatiboan definitzeko, jokabidea osatzen duten eta behagarriak diren ekintzak zehaztea beharrezkoa da deskribapen orokorren baliabidea saihestuz; izan ere, oso interpretazio desberdinak eragin ditzake. Adibidez, jokabide bat agresiboa dela esatea orokorregia da; harramazkatzea, jotzea, bultzatzea, ostikadak ematea, gauzak jaurtitzea edo beste hainbat gauza barne hartu ditzake; jokabide agresiboa definitzeko erasoak zer jokabide zehatz barne hartzen dituen zehaztea nahitaezkoa da.

Zehazteko behar hori une oro gogoan edukitzea oso garrantzitsua da. Praktikan, ohikeriaren, hainbat eginkizunen eta erabiltzaileei arreta emateko beharraren ondorioz, jokabideak erregistratzeari eta deskribatzeari buruzko funtzioak ahaztu daitezke baina hori egitea eta ondo egitea funtsezkoa da. Zehaztasunik ezak edo orokortzeek metodoaren aplikazioa indargabetzen dute eta fidagarriak ez diren emaitzak eragiten dituzte, hau da, jokabidea arazteko eta horren gaineko esku hartze sendoa bermatzeko baliagarriak ez diren emaitzak.

 

Autoebaluazioa egiteko fitxa

Prozesuaren une honetan zu bezala, ebaluatzen ari garen jokabidek dituen ezindua ondo ezagutzen duten pertsonak jada elkarrizketatuko zenituen eta, hala badagokio, ezintasunen bat duen pertsona bera ere elkarrizketatuko zenuen. Elkarrizketa horien emaitza gisa bereziki kezkagarriak diren jokabideak identifikatuko zenituen, bai eta jokabide horiek zein egoera, testuinguru edo ingurutan gertatzen diren ere. Hainbat jokabide problematikotzat jo badira, horien artean lehentasun ordena bat ezarriko zenuen analisirako eta esku hartzerako, hau da, prozesuaren hurrengo faseak errazteko: beharbada premiazko esku hartzea behar duten zenbait jokabide identifikatu dituzu; beste batzuk, esku hartzea behar duten arren, ez daukate horrenbesterako presarik; zenbait jokabidek gainbegiraketa informala besterik ez dute behar eta, beharbada, gainontzeko jokabideak onartzeko erabakia hartuduzu eta, ondorioz, aldatu behar direnen zerrendatik kanpo utzi. Azkenik, esku hartzearen helburu gisa hautatutako jokabide problematikoei dagozkien definizio operatiboak ezarri dizkiezu, betiere, termino behagarri eta neurgarrietan.

Hurrengo taulak lehenengo fase honen eta bertan lortutako emaitzen autoebaluazioa egin ahal izateko gidoibat jasotzen du. Autoebaluazio hori egin ostean, prozesuaren hurrengo faseari hasiera eman ahal diozu, hau da, beharrezkoa den informazioa jasotzea ezintasunen bat duen pertsonarentzat jokabide problematikoek duten funtzioari eta lortu nahi duten helburuari buruzko hipotesi onargarriak egin ahal izateko.


ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.