SIIS Eguía-Careaga Fundazioaren Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailaren lankidetzan. Harremanetan Oinarritutako Arretari Buruzko Eskuliburua. Hurbilpen teorikoa eta GIZAREA Arreta Ereduaren diseinua. Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteiz, 2023.
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailak Harremanetan Oinarritutako Arretaren filosofia bultzatu nahi du, foru sareko gizarte zerbitzuetan arreta emateko paradigma berri gisa. Prozesu hori errazteko, eskuliburu hau argitaratu du, bi zatitan egituratuta: lehen zati teorikoa, Harremanetan Oinarritutako Arretaren Paradigmaren esanahira eta Paradigma horrek hartzen duen arretaren ezaugarrietara hurbiltzeko aukera ematen duena, eta bigarren zati praktikoagoa, Harremanetan Oinarritutako Arreta Eredua – Gizarea Eredua – proposatu eta deskribatzen duena, funtsezko bi elementuk osatua: jarduteko esparru bat, "Sentsazioen Esparrua" izenekoa, eta inplementatzeko metodo misto bat, hiru osagai konbinatzen dituena: Ikerketa Estimatiboaren ikuspegi metodologikoa, diagnostikorako tresna bat – "Kalitate Profilak" tresna –, gertaera positiboak identifikatzera eta zerbitzuan ondo funtzionatzen duten alderdiak zehazteko bitarteko gisa duen maiztasuna neurtzera zuzendua, Sentsazioen Esparruaren ikuspegitik, helburu bikoitzarekin: gertakari positiboak berrindartzea eta nola hartu behar diren aztertzea.