Halaber, ezinbestekoa da egoitzaren antolaketan eta funtzionamenduan egindako hobekuntzen berri ematea, bai eta hobekuntza horien bidez lortu diren emaitzen berri ere, Harremanetan Oinarritutako Arreta Eredua ezartzeko prozesuaren esparruan. Adostutako aldaketen bilakaeraren berrelikadura edo «feedback» delakoa egitea da kontua, bai Kalitate Taldeko kideen artean (senideak eta hurbilekoak talde horietakoak dira), bai egoitza osoan, iragarki tauletako informazio orriak baliatuz eta xede horretarako antolatzen diren informazio bilerak direla bide.