Edukinera zuzenean joan

Senideak egoitzan egotea eta parte hartzea

Senideak edo hurbileko pertsonak egoitzan sarritan egotea eta haiekin edo ohiko harremanak izatea, zalantzarik gabe, funtsezko faktorea da adineko egoiliarrari segurtasuna ematen dioten baldintzak sortzeko orduan. Horregatik, komeni da hauek gauzatzea:

  • Bisiten ordutegi zabalak ezartzea, senideek edo hurrekoek nahi bestetan egoitzara joateko aukera izan dezaten, nork bere bizimodura ondoen egokitzen diren orduetan, eta senideak gogatzea egoitzara hurbildu daitezen ondoen datorkienean. Irekitasunaren erakusgarri hori gardentasunaren adierazgarria da, eta lasaitasun handia ematen die erabiltzaileei, segurtasun sentipena indartuta.
  • Gogoan izatea egoiliarrek eta haien senideek, askotan, zaintza jasotzeko eta emateko esperientzia badutela, eta eskarmentu horrek ezagutza baliagarria, baliotsua eta erabiltzailearen beharretara eta lehentasunetara ondo egokitua sortu duela. Garrantzitsua da langileek onar dezaten aurretiazko esperientzia ekarpen baliotsua dela arreta hobea bermatzeko eta eguneroko bizitzan aitor dezaten, bai eta, jakina, balorazioa egiteko eta arreta pertsonalizatuko planaren esparruan zaintza emateko jarraibideak zehazten dituenean ere. 
  • Era berean, gerta liteke senideek eta erabiltzaileek nahi izatea lehenengoek zaintza lan jakin batzuez arduratzen jarraitzea. Horregatik, arreta pertsonalizatuko plana taxutzean, komeni da aukera hori eskaintzea, betiere arriskurik gabe egiteko moduan badaude. Kasu horretan, garrantzitsua da oreka egokia kausitzea parte hartze horren eta profesionalek esleituta dituzten eginkizunak baldintza onetan egiteko aukera bermatzeko beharraren artean.
  • Senideek eta hurbileko beste pertsona batzuek egoitzatik kanpoko irteeretan edo txangoetan edo banakako zein taldeko jardueretan parte har dezaten sustatzea.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.