Edukinera zuzenean joan

Personaren erritmoak errespetatzea

Pertsona guztiok ditugu geure erritmoak, eta ohikoa da adinekoek erritmo motelagoa izatea, bai erreakzionatzeko denborari dagokionez, bai mugimenduei dagokienez. Funtsezkoa da haien erritmoari jaramon egitea, pertsonak ez dezan azkarregi bizi delako sentipenik izan, beste batzuen erritmoari jarraiki, desoreka horrek segurtasunik eza sortzen baitu. Ildo horretan, ondoko jarraibideak lagungarriak izan daitezke:

  • Pertsonak bere ohiko ingurua eta bere bizilekua izan den etxea atzean utzi eta inguru berri batean hasten denean nozitzen duen estresa apaltzeko, funtsezkoa da pertsona ez estutzea egoera berrira egokitzeko aldian. Denbora eman behar zaio bere erritmoaren arabera moldatu eta bere burua kokatu ahal izateko, lekuaz jabetzeko, erreferentziazko guneak eta pertsonak aurkitzeko eta ohitura berrietara ohitzeko; izan ere, lehengo ohiturekin gertatzen zen moduan, berriek segurtasun sentipena indartuko dute finkatzen direnean.
  • Egoitzako egonaldi osoan, beharrezkoa da egoiliarraren erritmoa errespetatzea gauzak egiteko, batez ere, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerez denaz bezainbatean, hala nola janztea, garbitzea, komunera joatea eta jatea, unean-unean duen autonomia mailari eusten laguntzeko ez ezik, presaren ziozko estutasuna etengabe senti ez dezan.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.