Edukinera zuzenean joan

Lidergo eraginkorra

Lidergo eraginkorra profesionalen talde osoaren eraginkortasuna sustatzen duen lidergoa da, banakako garapena eta kide bakoitzaren parte hartzea sustatuz, eta funtsezkoa da harremanetan oinarritutako arreta garatzeko orduan. Lidergo eraginkorrak ondokoak dakartza:

  • Giza izaera eta harremanak balioesten dituen arreta filosofia hartzea, eta egoitzaren zuzendaritza ikuspegi horretatik kudeatzea, horietan oinarritutako egoitza kultura heda dadin sustatzeko. Garrantzitsua da filosofia hori zerbitzuaren helburuetan eta erakundearen ikuspegiaren, xedearen eta balioen adierazpenean islatzea.
  • Filosofia hori eta zerbitzuaren helburuak argi eta garbi komunikatzea.
  • Komunikatzeko molde eraginkorra erabiltzea, hau da, taldeko kideen iritziak entzuteko eta aintzat hartzeko gai izatea, elkarrizketa sustatuz eta komunikazioa irekia eta arina den eta jendeak iritzia emateko modua duen ingurua ahalbidetuz.
  • Lantaldean eragitea, norberaren jarrera eta jarduteko modua baliatuz (erreferentziazko eredu bilakatzea) langileak konbentzitzeko moduko argudio sendo eta pisutsuak erabilita, proposatutakoa hobea delakoan egoitzan bizi, lan egin eta bisitan datozen guztien interes erkidearentzat, hau da, egoitzako komunitatea osatzen duten guztientzat.
  • Norberaren akatsak berariaz onartzea eta besteen asmatzeak ere berariaz aitortzea.
  • Berrelikadura edo feedback-a erraztea, etengabeko atzeraelikadura egon dadin, krisi egoerei erantzuteko ez ezik, krisialdiaren sorburua edozein delarik ere, ohikotasunez ere bai, langileek hauteman dezaten zuzendaritzako kideak adi daudela beharginek egindako ahalegin eta ekimenei, eta argiro ikus dezaten ekintza edo erabaki jakin baten ondorioak, aldekoak edo aurkakoak, zein diren.
  • Parte hartzeko giroa sustatzea, profesional guztiek, euren eginkizuna gorabehera, ekarpenen bat egin dezaketela eta haien ideia eta ekimenei balioa ematen zaiela aitortzeko.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.