Adineko egoiliarren senideentzat eta hurbilekoentzat oso lasaigarria da jakitea eta egiaztatzea profesionalak gaituta daudela eta trebeak direla, hau da, eginkizunak eraz eta egoki betetzen dituztela. Era berean, segurtasun handia ematen die egoitzako giro orokorra eta langileek eguneroko egoeretan zein salbuespenezko krisi egoeretan nola erantzun eta jarduten duten ikusteak; bereziki, oso lagungarria zaie aditzea profesionalek neutraltasunez jarduten dutela, eta ez dute beti egoiliar jakin batzuen alde egiten.